Edukira joan

Lena Söderberg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lena Söderberg
Bizitza
Jaiotza1951ko martxoaren 31 (73 urte)
Herrialdea Suedia
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta playmatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Lena Söderberg (Suedia, 1951ko martxoaren 31) suediar modeloa da. Playboy aldizkariaren 1972ko azaroko zenbakian playmate gisa posatu zuen Lenna Sjööblom izenez. Argitalpen horretako erdiko orriko argazkia Dwight Hookerrek egin zion.

Interneten eragina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interneten Lenna izenez ezaguna den irudia, zeinean kapeladun emakume baten sorbalda eta burua ageri den, erdiko orri horretatik eskaneatua eta moldatua da. Irudi hori oso erabilia da irudien prozesaketa digitaleko algoritmoak testatzeko, baliteke informatikaren historian gehien erabili den irudia izatea[1]. Horregatik, Society for Imaging Science and Technologyk urtero antolatzen duen konferentziaren 50. ediziora gonbidatu zuen Lena 1997an. Konferentzian bere buruari buruzko hitzaldi bat eman zuen. Irudi eskaneatu horren nonahikotasuna dela eta, Lenari Interneteko lehen emakumea deritzo.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Playboy Newsdesk - Lena» web.archive.org 1997-07-04 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Suedia
Artikulu hau Suediako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.